Automaten programazioa

Programazioaz arduratzen gara edozein proiektu automatako software espezializatuaren bitartez. Gainera, etengabeko heziketan mantentzen gara gure bezeroei eskaintzen diegun kalitate konpromisoa mantentzeko.

Nabarmentzeko jarduerak:

  • Metalaren transformazioaren eta fabrikazio robotizatuaren lerro prozesuen automatizazioa.

  • Produkzio-lerro amaieraren paletizatze, enpaketze eta biltegiratzearen automatizazioa.

  • Prozesu jarraituen kontrol eta erregulazio jarraitua: Kontrol koadroen eta prozesu konplexuen babesaren esperientzia handia, automatak erabiliaz (OMRON, Allen Bradley, ABB) eta operadore taktilen integrazioa HMI, PLCs, Motion eta beste hainbat marketako produktuak.

 

  • Aktualizazio prozesuen eta makina zaharkituen optimizazioa, teknologia berrietara eraldatuz, produkzio eta kostuen errendimendu ratioa hobetzeko helburuarekin.

  • Komunikazio industrialeko sistemak: Konexio aukerak, internet bitartez, automatetaraino, arazoak konpontzeko, programak eguneratu, akatsen taularen borratzea… Honela, matxura bitartez sortutako geldialdiak ekiditen dira eta tekniko espezializatu batek ekar litzazkeen kostuen murriztea dakar, mantenuan aurreztuz.

  • Makinen segurtasuna (Uztailaren 18ko 1215/1997 Errege-Dekretua)

  • PLC’s-en retrofiting-a

Automatizazio prozesuetarako aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu, bezeroaren ingeniaritza proiektuen garapenean parte hartzen dugu. Zehaztapen funtzionalak egiten ditugu, karga koadernoak, estandarren diseinuak eta programazio lanak.