Instalazioa

Koadro elektrikoak egin ondoren, instalazioak egiteaz arduratzen gara. Kableatze-instalazioak, prozesu industrialen kanalizazioa eta sor daitezkeen arazo guztien zerbitzu integral bat eskaintzen dugu, produkzio prozesuak eta makinen kontrolak optimizatuaz.

Indar-tentsioa zein maniobra aurrera eraman ahal izateko prozesuan parte hartzen duten ekintza guztiak egiten ditugu, tutu, kanal eta abarren bitartez. Kontrol koadro eta logika kableatu bidezko prozesu sinpleen babesa egiten dugu, automata programagarrien erabilera eskaintzen ez duten aplikazioen kostuak murrizteko.

Pertsonal tekniko eta espezializatuarekin lan egiten dugu, bezero bakoitzaren eta sektore bakoitzaren beharrak asetzeko egokiak diren baliabide teknikoekin lan eginaz. Horretaz gain, indarrean dauden segurtasun arau guztiak betetzen ditugu.